Soraluzen, bi positibo

Erredakzioa 2021ko ots. 1a, 15:01

Ostegunetik atzo arteko datuen arabera, Soraluzen, bakarrik, bi positibo atzeman dituzte. Bestelako da eskualdeko egoera. Eibar eremu gorrian sartu da. Orain, hiru herri daude bertan: Elgoibar, Eibar eta Mendaro.

Gainera, deigarria da Elgoibarko intzidentzia-tasa, milako langa gainditu baitu. 

Bestalde, Mutriku eremu gorrira ailegatzeko puntuan dago. Soraluzen, aldiz, behera egin du intzidentzia-tasak.

Hona hemen ostegunetik domekara bitarteko datuak, herriz herri:

  • Eibar   47      %549,61
  • Elgoibar   50  %1039,86
  • Mendaro  1    %709,22
  • Deba  5      %275,08
  • Mutriku  3    %414
  • Soraluze  2    %75,49
  • Debabarrena 108

Honako hauek dira gaurtik eremu gorrian dauden 5.000 biztanletik gorako udalerriak:

Abadiño, Agurain, Amorebieta-Etxano, Andoain, Arrigorriaga, Azpeitia, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbao, Derio, Donostia, Durango, Eibar, Elgoibar, Elorrio, Erandio,Ermua, Errenteria, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Güeñes, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Leioa, Lekeitio, Lezo, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ordizia, Orio, Ortuella, Pasaia, Portugalete, Santurtzi, Sopela, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Trapagaran, Gasteiz, Zalla eta Zumarraga.

Eta honako hauek dira eremu gorrian dauden 5.000 biztanletik beherako udalerriak:

Aia, Alonsotegi, Anoeta, Arantzazu, Arrieta, Atxondo, Berriz, Galdames, Gamiz-Fika, Gatika, Gautegiz Arteaga, Gordexola, Iruña Oka, Irura, Iurreta, Karrantza Harana, Bastida, Laguardia, Laukiz, Lemoa, Lemoiz, Loiu, Maruri-Jatabe, Mendaro, Mendexa, Meñaka, Oion, Plentzia, Erribera Beitia, Donemiliaga, Sondika, Sopuerta, Urduliz, Urkabustaiz, Yécora/Iekora, Zaldibar, Zamudio, Zaratamo, Zestoa, Ziortza-Bolibar, Zizurkil eta Zuia.