Urteurren esanguratsua izanda, aurten, berau gogora ekarriko dugu 25 urteotan herriko komunikabidean argitaratutako hainbat albiste edo gertakari birgogoratuz, aldizkarian zein Plaentxia.eus atarian.
Lehen alea
Pil-pilean aldizkariaren jaiotzari begira hasiko dugu gainbegiratua. Hiruhilabetekari izan zen hasieran. 1999ko urriaren 1ean bilakatu zen hilabetekari, 2002ko otsailetik, berriz, hamabostekari izan zen hamar urtez. Horren ondoren, 2012ko uda ostean pasa zen berriro hilabeteko maiztasuna izatera.
Aitor Cerrejonen marrazkiak ilustratu zuen lehen azala. Barruan argitaratutako albisteetako bat izan zen, berriz, Soraluzeko Mendi Taldeak 50 urte bete zituela. Beheko argazkiarekin ilustratu zen; urte batzuk lehenagoko Finalista Eguna erakusten du.
Besteak beste, honakoa kontatu zuten: Mendi Taldeak etapa ezberdinak jasan izan ditu. Horrela, batzuk aipatzearren, esan behar da Mendi Taldeak bere lokala lehenengo Meltxorrenean, gero Txoko tabernan eta gero Abade etxean zuela eta sute baten ondorioz bere egoitza Errebal Kalera eraman behar izan zutela. Sute honetan hainbat dokumentu eta material erre ziren. 1996an honako hauek ziren mendi taldeko arduradun: * Zigor Gallastegi; Iñaki Ruiz; Iakes Elgeta; Ion Elizburu.
Lehen inkesta
Bestalde, lehen ale hartan Pil-pileanen lehen inkesta ere argitaratu zen. Urte berriari buruz galdetu zitzaien herritarrei. Hona hemen ikusgai adibide batzuk:
Horrekin batera, herrian gertatutako bitxikeria baten berri ere eman zen. Segidan irakurgai: