Ertzaintzak esandakoaren arabera, “momentuz” ez zaio diligentziarik zabaldu saltokiko ugazabari. Salaketa jarri zioten, ordea, maskara jantzita ez erabiltzearren.
Eguaztenean, sare sozialetan bolo-bolo zabaldu zen herriko establezimendu baten erakusleihoan ipinitako kartel bat. Bertan, ingelesez zioten txinatarrek "sarrera galerazita" zutela baina txakurrek ez. Herritar asko minduta sentitu zen idazkiarekin, poliziari abisatu eta Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu ziren. Haiek kartela erakusleihotik kenduarazi zioten.
Ertzaintzak esandakoaren arabera, “momentuz” ez zaio diligentziarik zabaldu saltokiko ugazabari. Salaketa jarri zioten, ordea, maskara jantzita ez erabiltzearren.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.