Aurten, San Blas opilak bedeinkatzeko mezarik ez

Ubane Madera Zangitu 2021ko urt. 29a, 09:50
Apaiza opilak bedeinkatzen, iaz, San Blas Egunean.

Aurten, ez da izango San Blas opilak bedeinkatzeko mezarik, San Blas egunean, eguaztenean. Luis apaizak emandako azalpenen arabera, ospakizun horretan, jende asko pilatzen da elizan, umeak, batik bat, eta hori gerta ez dadin erabaki dute aurten ez egitea meza berezi hori.

Gaur egun indarrean dauden neurri murriztaileen arabera, kultu-jardueretako edukiera muga da %35. Horren jakitun eta San Blas opilak bedeinkatzeko elizkizunak dituen berezitasunak aintzat hartuta -ume asko bertaratzen da, bedeinkazio momentuan jende pilatzeak gertatzen dira…- Luis apaizak erabaki du aurten ez egitea opilak bedeinkatzeko mezarik.