Debabarreneko ESIko bi zuzendarik dimititu egin dute

Ubane Madera Zangitu 2021ko urt. 28a, 19:01

Debabarreneko ESI Erakunde Sanitario Integratuko medikuen eta erizainek zuzendariek dimititu egin dute, txertoak jartzeko irizpideak errespetatu barik, txertoa hartu egin zutelako. Halaxe eman du jakitera ELAn sindikatuak gaur arratsaldean.

ELA sindikatuko Esther Saavedra kideak eman du bi zuzendarien dimisioaren berri, gaur arratsaldean, Bilbon, osasun arloko profesionalen mobilizazioaren baitan. 

Hainbat komunikabidek emandako xehetasunen arabera, atzo iluntzean aurkeztu zuten dimisioa Debabarreneko ESIko medikuen eta erizainen zuzendariak, “arrazoi pertsonalak” argudiatuta. Biek ala biek hartu dute SARS-CoV-2 koronabirusaren kontrako txertoaren bigarren dosia. 

"Informazio eza eta iluntasuna"

Gotzone Sagardui Osasun Sailburuak atzo esplikatu zuen zuzendariak izan arren, COVID-19arekin lotutako arreta zuzena ere eskaintzen dutela eta ondorioz, bazegokiela txertoa hartzea. Gaur, ordea, biek dimititu dute. 

ELA sindikatuak azpimarratu du “behin eta berriz” salatu duela “txertatze planaren inguruan dagoen informazio eza eta iluntasuna”. Zentzu horretan, Araban ere irregulartasunak izan direla salatu dute hainbat komunikabidek. 

Gertakarien aurrean, oposizioko alderdi guztiek aho batez eskatu dute Gotzone Sagarduiren dimisioa. Jaurlaritzak, berriz, babes osoa erakutsi dio Osasun Sailburuari.