Soraluzen, bakarra

Ubane Madera Zangitu 2021ko urt. 28a, 15:56

Eskualdea gorritzen doan honetan, Soraluzen SARS-CoV-2 koronabirusean positibo bakarrak segitzen du kontabilizatuta. Debabarrenean, berriz, Elgoibar eta Mendaro eremu gorrian sartu dira eta gainerako herrietako joera gorakoa da.

 

Udalerrien gaineko gaurko ebazpenaren arabera, Elgoibar eta Mendaro eremu gorriko udalerrien zerrendan sartu dituzte. Honenbestez, bertatik irten arte, bi herriotako ostalaritza jarduerak eta taldeko kirola galarazita egongo dira. 

Osterantzean, gaurko datuei erreparatuta, Debabarrenean gora doa positibo kopurua. Herri guztietan egin du gora, Soraluzen izan ezik. 

Datuak

Hona hemen urtarrilaren 21etik 27ra bitarteko datuak, herriz herri:

  • Eibar       13   11   14   6   16   7  12      429,50
  • Deba         0    1     0    2   1     1   3       311,75
  • Elgoibar    14  11   4     2   10   10  8     667,24
  • Mendaro   2     1    1     0    6    0    0     851,06
  • Mutriku    3     1      0    1    1     1   2     451,64
  • Soraluze   0    0      0    0    0     1   0    100,65

Eremu gorria


5.000 biztanletik gorako herriak:

Agurain, Amorebieta-Etxano, Andoain, Arrigorriaga, Azpeitia, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbao, Derio, Donostia, Durango, Elgoibar, Elorrio, Erandio, Ermua, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Güeñes, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ordizia, Orio, Ortuella, Pasaia, Portugalete, Santurtzi, Tolosa, Urnieta, Trapagaran, Gasteiz, Zumaia eta Zumarraga.

5.000 biztanletik beherako herriak: 

Arrieta, Asparrena, Atxondo, Bakio, Berantevilla, Berriz, Elantxobe, Forua, Galdames, Gamiz-Fika, Gautegiz Arteaga, Gizaburuaga, Gordexola, Iruña Oka, Iurreta, Karrantza, Harana, Kortezubi, Bastida, Laguardia, Laukiz, Legutio, Loiu, Maruri-Jatabe, Mendaro, Muxika, Oyón-Oion, Erribera Beitia, Donemiliaga, Sopuerta, Urduliz, Urkabustaiz, Eskuernaga, Zaldibar, Zamudio, Zaratamo, Zestoa, Ziortza-Bolibar eta Zuia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.