Beste lapurreta bat

Ubane Madera Zangitu 2021ko urt. 27a, 16:54

Bart gauean, beste lapurreta bat gertatu da herrian. Oraingoan, SAPA parean aparkatuta zegoen auto batean egin dute lapurreta. Auto barruan zeuden hainbat erreminta lapurtu dituzte.

Udaltzaingoak emandako xehetasunen arabera, etxeratze agindua egon bitartean egin dute lapurreta. Izan ere, autoaren gidariak 22:30ean aparkatu zuen hura eta gaur eguerdian auto bila joan denean jabetu da gertatutakoaz. 

Atzeko kristaletako bat apurtuta zegoen eta auto barruan zuen guztia -laneko erremintak, batik bat- eraman egin diote. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.