Hastear da 'Ostegunetako pelikulak'

Ubane Madera Zangitu 2021eko urtarrilaren 27a

'Akelarre' filmaren irudietako bat.

Datorren asteko eguenean hasiko dira helduendako film emanaldiak. Eskainiko duten lehen filma da Pablo Aguero zuzendariaren Akelarre. Euskaraz emango dute. Gogoan izan, etxeratze-agindua dela-eta, 21:00etan barik, 19:00etan hasiko direla zinema saioak.

Ohi denez, hamabostean behin izango da helduendako film emanaldia, otsailaren 4an hasi eta apirilaren 29ra bitartean. 

Eskainiko dituzten sei ikus-entzunezkoen artetik, bi euskaraz dira eta gainerakoak, gaztelaniaz. Bestalde, bat dokumentala da, Pau Donés Cicera (Jarabe de Palo) zenarekin egindako azkeneko elkarrizketa. 

Sei ikus-entzunezko

Hona hemen egutegi osoa:

  • Otsailaren 4an, Akelarre. Pablo Aguerok zuzendutakoa. Euskaraz.
  • Otsailaren 18an, Richard Jewell. Clint Eastwood-ek zuzendutakoa. Gaztelaniaz.
  • Martxoaren 4an, La Boda de Rosa. Iciar Bollainek zuzendutakoa. Gaztelaniaz.
  • Martxoaren 18an, Eso que tú me das. Jordi Evolek eta Ramón Larak zuzendutakoa. Gaztelaniaz.
  • Apirilaren 15ean, Ane. David P. Sañudok zuzenduta. Euskaraz.
  • Apirilaren 29an, Sentimental. Cesc Gayk zuzenduta. Gaztelaniaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.