Rafaela Romero diputatua Soraluzera

Ubane Madera Zangitu 2021ko urt. 26a, 14:32
SAPArako proposamenetako bat, Behark arkitektura estudioak egindakoa.

Bihar, eguaztena, Rafaela Romero Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa diputatua Soraluzera etorriko da. SAPAko lehen eraikina bisitatuko du, bertako proiekturako dirulaguntza eman baitu.

Soraluzeko Udalak berorren titularitatekoa den SAPAren lehen eraikinaren esparrua garatzen hasi ahal izateko dirulaguntza eskuratu du Diputazioko Mugikortasun Sailaren eskutik, 25.975,43 euro (BEZ aparte), bestela esanda, Rafaela Romero sozialistaren ardurapekoa den Sailetik. 

Bihar, eguaztena, diputatua bertaratuko da eta udal ordezkarien eskutik, parke izateko garatu nahi duten esparrua bisitatuko du bertatik bertara Romerok. 

Metalezko egitura mantentzeko ahalegina

Soraluzeko Udal Gobernuaren asmoaren arabera, Diputaziotik jaso dute diruarekin, batetik, aztertuko dute lurzorua kutsatuta dagoen ala ez. “Plan orokorrak jarduera industrialak izan duten eremuak lurzoru kutsakor bezala kalifikatzen ditu, ondorioz, edozein jarduera urbanistiko egin baino lehen azterketa hori egin behar da, lurzoruaren kutsadura maila zein den jakiteko”, esplikatu du alkateak. 11.975,43 (BEZ aparte) bideratuko dute azterketa horretarako.

Bestetik, pabiloiaren eraisketa proiektua gauzatzeko 14.000 euro ( BEZ-a aparte) bideratuko dituzte. “Gure asmoa, ahal den heinean behitzat, pabiloiaren metalezko egitura mantentzea da bertan erabilera anitzeko gune estali bat gauzatzeko”, esplikatu zuen Iker Aldazabal alkateak.