Zementuzko babesgarriak eragotzi du furgoneta ibaira erortzea

Egoitz Unamuno 2021ko urt. 25a, 22:28

Furgonetaren itxura istripuaren ostean.

Gaur arratsaldean, furgoneta batek istripua izan du GI 627 errepidean, Ansola lantegirako sarreraren parean. Gidariak autoaren kontrola galdu eta errepide bazterreko babesgarria jo du, zementuzkoa, eta horrek eragotzi du autoa ibaira erortzea. Gidaria bakarrik zijoan autoan eta onik atera da. 

Istripua arratsaldeko hirurak aldera gertatu da, Eibarreranzko noranzkoan zijoan furgonetaren gidariak ibilgailuaren kontrola galdu eta errepide bazterreko zementuzko babesgarria jo duenean. Gidariak Plaentxia.eus-i azaldu dionez, istripuaren lekura heldu aurretik konturatu da direkzioak ez zuela behar bezala funtzionatzen baina bapatean gidariak autoaren kontrola galdu du bazterra jo du Ansola lantegirako sarreran. Toki horretan zementuzko babesgarriak daude ezarrita eta hain zuzen, babesgarri horietako batek eragotzi du autoa ibaira erortzea. Autoaren golpeak babesgarria mugitu egin duen arren, gutxigatik bada ere, ez da ibaira erori, eta ondorioz, autoa ere ez. 

Autoaren barruan zijoan bertsona bakarrak, gidariak, "sustu handia" hartu du baina ez du jasan nabarmentzeko moduko zauririk. Garabia heldu bitartean, Ertzainek trafikoa bideratu dute, eta ez da aipatzeko moduko erretentziorik izan.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.