Soraluzen, kontrako joera

Ubane Madera Zangitu 2021ko urt. 25a, 16:28

Gaur, Osakidetzak argitaratutako datuek albiste pozgarria laga dute Soraluzen, izan ere, eta joera orokorraren kontrara, herrian behera egin du COVID-19az kutsatutako herritarren kopuruak. Azken zazpi egunotan, asteburua barne, 0 positibo atzeman dituzte. Debabarrenari dagokionez, berriz, Elgoibar eta Mutriku eremu gorrira iristeko puntuan daude eta Mendarok gainditu egin du 500eko intzidentzia-tasa.

Soraluzen eta Deban behera egin dute COVID-19 koronabirusaz kutsatutako herritarren kopuruek. Eskualdean bakarrak dira, gainerako guztietan gora egin baitute datuek. Horren ondorioz, lau herri laranja kolorean daude eta Mendarok, berriz, gainditu egin du 100.000 biztanleko 500eko intzidentzia-tasa; hala ere, ez dute sartu eremu-gorrian dauden herrien zerrendan.

Ostegunetik atzo arteko datuak

Hona hemen ostegunetik atzo arteko datuak, herriz herri: 

  • Eibar 44            389,46
  • Elgoibar 31       467,94
  • Mendaro 4        567,38
  • Deba   3           293,42   
  • Mutriku 5          470,46
  • Soraluze 0       100,65
  • Debabarrena 87

Eremu gorrian

Eremu gorriari dagokionez, gaur sartu diren 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak honakoak dira:

  • Agurain/Salvatierra
  • Amorebieta-Etxano
  • Andoain
  • Arrigorriaga
  • Azpeitia
  • Balmaseda
  • Bermeo
  • Bilbo
  • Derio
  • Durango
  • Elorrio
  • Galdakao
  • Gernika-Lumo
  • Getxo
  • Güeñes
  • Hernani
  • Irun
  • Lasarte-Oria
  • Lekeitio
  • Markina-Xemein
  • Mungia
  • Muskiz
  • Orio
  • Ortuella
  • Pasaia
  • Santurtzi
  • Tolosa
  • Urnieta
  • Trapagaran
  • Villabona
  • Gasteiz
  • Zumaia
  • Zumarraga

5.000tik beherako herriak, berriz, honakoak dira:

  • Aizarnazabal
  • Ajangiz
  • Arratzua-Ubarrundia
  • Arrieta
  • Bakio
  • Berantevilla
  • Forua
  • Gamiz-Fika
  • Gizaburuaga
  • Iruña Oka
  • Iurreta
  • Kortezubi
  • Bastida
  • Laguardia
  • Lantziego
  • Lantaron
  • Laukiz
  • Legutio
  • Loiu
  • Maruri-Jatabe
  • Mundaka
  • Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz
  • Muxika
  • Erribera Beitia
  • Donemillaga
  • Eskuernaga
  • Zamudio
  • Zestoa
  • Ziortza-Bolibar
  • Zuia