Estazioko parkean eta Etxaburuetako aldapan botata azaldu dira baserritarren gutunak eta haien buzoietako bestelako paper eta aldizkari.
A.M. herritarrak dioen moduan, egindakoa zikinkeria hutsa izateaz aparte, gutunak horrela botatzea “intimitatearen kontrako” jarrera ere izan liteke, pribatuak baitira; ezin da ukatu, ezta ere, gutunotako batzuek garrantzitsuak izan daitezkeela.
Herritarrak gaineratu du udal langile bat ikusi eta hari gertatutakoa kontatu diola: “Esan dit, gainera, ez dela halako zerbait gertatzen den lehen aldia”.