33 odol-emaile

Ubane Madera Zangitu 2021ko urt. 24a, 12:07

Bi emakume odola ematen; ezkerrekoak, Cristina Cuencak Soraluzen lehen aldiz eman zuen.

Barikuan, 33 herritarrek eman zuten odola urteko lehen hitzorduan. Elkartekoak "konforme" daude emaitzarekin. Besteak beste, lehen aldiz odola ematera joan zenik ere izan zen eta horrekin pozik daude.

Odol-emaile berriak  ezezik, gazteak ere bertaratu ziren eta horri ere garrantzia eman diote elkartekoek.

Argazkian, odola lehen aldiz ematera joan zen herritar bat, Cristina Cuenca Gallego. Zehatzago esanda, emaile bezala lehen aldia zuen Soraluzen. Izan ere, jaioterrian bazen odol-emaile. 

Odola ateratzeko hurrengo hitzordua martxoan egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.