Leku-izenak III

Ubane Madera Zangitu 2021ko urt. 24a, 09:05
Erleiko bide zaharra.

XX. mende bukaeran, zaharren egoitza berria eraiki zutenean, beraraino eraman zuten Atxuri kalea. Baltegieta kalea, berriz, Sagar-erreka auzuneraino luzatzen da. Bestalde, Iturburu kalearen zati bati Bidetxiki esaten zaio. Halakoak eta bestelako jakingarriak jaso ditu Sorapediak.

Santa Anatik Atxurirako bidean Errekaldeko zubia zeharkatu beharra dago. Beste hiru izen ere ematen zaizkio zubi horri: Atxuriko zubia, Santa Anako zubia eta Maspeko zubia. Halako eta bestelako bitxikeriak dakartza Sorapediak Atxuri kaleari buruzko sarreran.

Baltegieta kalea hasi eta 85 metrora, ibai aldera, Arane iturria dago. Inguru horri Iturburu izena eman izan zaio, Baltegieta bezain erabilia. XV. mendetik aurrera, berriz, bidearen bazterretan sortu ziren Igereta errota, San Millán y Villalegre markesaren fragua, Zupide jauregia, Mendikute dorretxea edota San Salvador ermita. Baltegieta kalearen xehetasun guztiak hemen.

Bidetxiki izena ez da ofiziala. Bertako etxe guztiak Baltegieta kalean agertzen dira. Baina Gabolats zubitik hegoaldera doanari, Bidetxiki ere esan izan zaio.