Hamabostero, umeendako film emanaldiak

Ubane Madera Zangitu 2021eko urtarrilaren 22a

'Turuleka oiloa' da emango duten lehen pelikula.

Datorren domekatik, urtarrilaren 31tik hasi eta martxora bitartean, umeendako film emanaldiak izango dira hamabostean behin. 17:00etan hasiko dira saioak. Udaberrira bitarteko sortan, animaziozkoak eta euskaraz dira programatutako lau pelikulak.

Hurrenez hurren, honako pelikulak eskainiko dituzte:

Urtarrilaren 31: Turuleka oiloa 
Otsailaren 14: Lur eta Amets
Otsailaren 28: Bihurri
Martxoaren 14: Dragoiaren gidaria

Sarrera doan da Atxolin elkarteko bazkideendako; bestela, 2 euro ordaindu behar da. 17:00etan hasiko dira pelikulak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.