“Bizitzak dei egiten digu maila personal eta kolektiboan etengabe ematen ari den mugimendua gugan integratzera. Nire gonbidapena da mugimendu aldaketa horiek gugan gorpuztea, dantza eta naturarekiko eta barneko umearekiko konexioaren bitartez. Zurekin eta zure momentuarekin bat egiten badu, edota nahi baduzu, ongietorria zara”. Halaxe dio Ainhitze Elizburu antolatzaile eta “bidelaguna”-k saioen gaineko xehetasunekin batera zabaldutako oharrean.
Lau saio, otsailean eta martxoan
Lehenengo bi saioak biodantzakoak izango dira, “dantzaren bidez bizitza gorputzean sentitu eta integratu” asmoz. Lehen saioa otsailaren 7an, domekan, egingo da goizeko 10:00etatik 12:00etara bitartean; eta bigarrena, berriz, otsailaren 12an, barikuan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean.
Hirugarren saioa Natura eta barneko umea dantzan izenekoa izango da: “Ibiltze konzientea, bestearen presentzia eta Biodantzako ariketen bitartez Naturara gerturatuko gara, gure barne umearen begirada berreskuratu eta amalurraren medizina jasotzeko”. Saio hau, otsailaren 28an, domekan egingo da, goizeko 10:00etatik 12:00etara bitartean.
Azken saioa, berriz, Biodantza eta barneko umea, “bihotzera bueltan, dantzan”, martxoaren 7an, domekan egingo da, goizeko 10:00etatik 13:00etara bitartean.
Antolatzaileak jakinarazi duenez, saioetako plaza kopurua mugatua izango da eta indarrean dauden neurriak errespetatuko dira. Izena eman edota saioei buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero, berriz, ondorengo telefonora deitu edo idatzi behar da: 665 23 96 65.