40 odol emaile behar dituzte

Erredakzioa 2021ko urt. 22a, 09:18

Odol emaileen Eelkartetik dei egin dute gaur, barikua, odola ematera joateko. 40 odol emaile behar dituztela jakinarazi dute.

Besarkaden zain, besoen beharrean leloarekin gonbidatu dituzte soraluzetarrak odola ematera joan daitezen, gaur arratsaldean.

Herrian egindako azken odol ateratzean 47 odol emaile bertaratu ziren. 

Gogoan izan, goizez hartu behar dela odola ematera joateko txanda.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.