Eremu gorririk gabeko eskualdea

Erredakzioa 2021ko urt. 21a, 13:48

Gaur argitaratutako udalerrien gaineko ebazpenaren arabera, Deba eremu gorritik irten da. Hala ere, Debabarreneko lau herri kolore laranjan daude. Bestalde, Soraluze da eskualdean intzidentzia-tasarik txikiena duen udalerria.

Deba eremu gorritik irten denez, bertan behera geratuko dira han ezarrita zegoen konfinamendu perimetrala eta baita ere ostalaritza zabaltzeko eta kirola taldean egiteko debekuak.

Hori bai, Debabarreneko sei udalerrietatik lauk kolore laranjan dute intzidentzia tasa; Elgoibarrek eta Soraluzek, berriz, hori kolorean dute berau. Hain justu, Soraluzek du guztien artetik tasarik baxuena.

Hona hemen astelehenetik atzo arteko datuak, herriz herri:

  • Eibar   25    371,26
  • Elgoibar   11   259,97
  • Mendaro  4    378,25
  • Deba    2      403,45
  • Mutriku   10   432,82
  • Soraluze 0   125,82

Bestalde, honako hauek dira gaur eremu gorrian dauden 5.000 biztanletik gorako udalerriak:

Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena,  Agurain/Salvatierra, Amorebieta-Etxano, Andoain, Azpeitia, Balmaseda, Beasain, Bermeo, Bilbao, Durango, Elorrio, Gernika-Lumo, Güeñes, Lekeitio, Markina-Xemein, Muskiz, Orio, Pasaia, Tolosa, Valle de Trápaga-Trapagaran, Villabona, Zumaia, Zumarraga.

5.000 biztanletik beherako udalerriak, berriz, honakoak dira:

Aizarnazabal, Ajangiz, Arratzua-Ubarrundia, Artzentales, Asparrena, Forua, Gizaburuaga, Ibarra, Iruña Oka/Iruña de Oca, Irura, Iurreta, Labastida/Bastida, Laguardia, Lanciego/Lantziego, Lantarón, Leaburu, Legutio, Mundaka, Munitibar-Arbatzegi, Gerrikaitz, Murueta, Muxika, Otxandio, San Millán/Donemiliaga, Sondika, Villabuena de Álava/Eskuernaga, Zamudio, Zestoa, Ziortza-Bolibar

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.