Garbiketak egiteko lan eskaintza

Ubane Madera Zangitu 2021ko urt. 21a, 11:08

Debegesak jakinarazi du Eibarren garbiketa lanak egiteko sei langile behar dituztela. Aldi baterako lan eskaintza da eta bertara aurkezteko %33ko ezgaitasuna onartuta izan beharra dago.

Debegesak, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako agentziak helarazitako informazioaren arabera, enpresa batek Eibarko eskola publikoetako garbiketa eta desinfekzio lanak egiteko sei langile behar ditu. Baldintza bakarra eskatzen dute: %33ko ezgaitasuna onartuta izatea.

Eskaintzen dute, berriz, egun osoko kontratua, baina aldi baterako. Debegesako web orria baliatuta bidali daitezke curriculumak.