Odola ematera joateko txanda hartu behar

Ubane Madera Zangitu 2021ko urt. 21a, 09:26

Bihar, barikua, egingo dute 2021eko lehen odol ateratzea, baldintza berriekin egin ere. Izan ere, pandemiak iraun bitartean, odola ematera joateko txanda hartu beharko da egunean bertan, goizez honako telefono zenbakira deituta: 943 00 78 84. Odol ateratzeen ordutegia ere aldatuta dago; bihar, 16:30ean hasiko dira.

Bihar, 08:30etik 13:30ak bitartean hartu behar da txanda odola ematera joateko, 943 00 78 84 telefono zenbakira deituta. Jende pilatzeak saihesteko antolatuko dituzte odol ateratzeak txanda bitartez.

Halaber, arrazoi berberarengatik, odol ateratzeen ordutegia bi orduz aurreratu eta 16:30etik 20:30era bitartean izango da. Lekua, berriz, betiko bera izango da: Itxaropena elkarteko areto nagusia.

Odol ateratzerako Soraluzeko hurrengo hitzordua martxoan izango da.