Erregetxeko eta Baltegietako hainbat aparkaleku libre laga behar dira

Ubane Madera Zangitu 2021ko urt. 20a, 15:52

Erregetxean libre laga behar den aparkaleku ilara.

Biharko, eguena, libre laga beharko dira Erregetxeko eta Baltegieta kaleko hainbat aparkaleku. 08:00etarako egon behar dira lekuok libre. Udaltzaingoak gaur arratsaldean ipini ditu ohartarazpenak.

 

Erregetxeko aparkalekuen kasuan, partikular baten obra dela-eta libratu beharko da Erregetxeko fondoko ilara, Etxaburuetako etxearengandik gertuen dagoena. 

SAPAko kristalak

Baltegieta kalean, berriz, zubi txikitik gertu dauden hiru aparkaleku libratu beharko dira. Kasu horretan, SAPAren lehen eraikineko leihoak tapatu egin behar dituzte, kristal pusketak jausten baitira errepidera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.