Debegesaren aholkularitza zerbitzua dago zuzenduta autonomoei eta 10 langile baino gutxiago duten enpresei. Honako helburuak ditu:
- Enpresaren egoera aztertu
- Negozioaren diagnostikoa eta gogoeta egin
- Hurrengo urratsak ezarri eta dirulaguntzen/laguntza-programen berri eman
Egoera hobetzeko
Debegesako adituek arreta pertsonalizatua eskainiko dute. Besteak beste, laguntza behar duen enpresaren egoera hobetzeko ekintza zehatzak identifikatuko dituzte, finantzazioa lortzeko.
Eskaerak egin edo zalantzak argitzeko ekintzaile@debegesa.eus posta elektronikora idatz daiteke edo 943 82 01 10 telefono zenbakira deitu -Ane Iturzetarengatik galdetu-.
Zerbitzua Debabarreneko Garapen Agentziak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak abiarazi dute, elkarlanean.