Bihar hartuko dute txertoaren bigarren dosia

Ubane Madera Zangitu 2021ko urt. 20a, 11:04
Mesedeetako langile bat txertoa hartzen, abenduaren amaieran.

Bihar, eguena, ipiniko diete Mesedeetako egoitzako egoiliarrei eta langileei Pfizer txertoaren bigarren dosia. Horrekin batera, PCR probak ere egingo dizkiete guztiei.

Abenduaren 31n ipini zieten Pfizer-BioNTech txertoaren lehen dosia Mesedeetako egoitzako bizilagunei eta langileei. Egun hartan iragarritakoa bete eta bihar ipiniko diete bigarren dosia. Adituen arabera, SARS-CoV2 koronabirusaren kontrako babes osoa ez da lortzen bigarren dosia eman eta zazpi egin pasatu arte.

Egoitzako bizilagun guztiek eta zazpi langilek izan ezik gainerako guztiek hartu dute koronabirusaren kontrako txertoa.

Bestalde, bihar bertan egingo dizkiete, baita ere, PCR probak egoitzako guztiei. PCR proba horiek noizbehinka egiten dizkiete eta justu bihar tokatzen zaie.

Langile soziosanitarioak bigarren

Eusko Jaurlaritzak zehaztutako irizpideei segituz, egoitzakoak izan dira txertoa hartzen lehenak eta osasun-arloko eta esparru soziosanitarioko langileak dira bigarrenak. Hain justu, atzo, martitzena ipini zizkieten lehen txertoak anbulatorioko langileei.

Jaurlaritzak esandakoaren arabera, “txerto gehiago iritsi ahala, haiek gainerako pertsonei jartzen jarraituko da. Osasun Saila eta Osakidetza prozesuaren berri ematen joango dira, unean-unean”.