COVID-19aren kontrako txertoa osasun profesionalendako

Ubane Madera Zangitu 2021ko urt. 19a, 18:00

Gaur, martitzena, COVID-19 koronabirusaren kontrako txertoa hasi zaizkie ematen anbulatorioko langileei. Pfizerren txertoa eman diete. Lehen dosia orain, bigarrena otsailean.

Gaur hasi dira txertatzen anbulatorioko langileak COVID-19 koronabirusaren kontra. Bi mediku txertatu dituzte, anbulatorioko nagusienak. Datozen egunotan, berriz, gainerakoak txertatuko dituzte. Izan ere, anbulatorioko langile guztiek hartuko dute SARS-CoV-2aren kontrako txertoa.

Pfizerren txertoa eman diete. Jakinarazi dietenez, txertoaren bigarren dosia otsailean jasoko dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.