Hiru positibo

Ubane Madera Zangitu 2021ko urt. 18a, 13:27

Joan den eguenetik atzo arte, COVID-19an positibo eman duten hiru soraluzetar atzeman dituzte. Eskualdean, berriz, 40 lagunek eman dute positibo eta Deba eremu gorrian sartu da. Apurka-apurka handitzen hasi da positibo kopurua.

Astelehenean eta eguenetan berritzen du Jaurlaritzak eremu gorrian sarru diren herrien zerrenda. Gaurkoaren arabera eta gertukoenei begiratura, Deba sartu da eremu horretan. Horrenbestez, bihartik udalerriaren itxiera perimetrala ezarriko dute, ostalaritza itxi egingo dute eta talde kirola eten egingo dute.

Debabarrenean, Deba da eremu gorrian sartu den udalerri bakarra. Baina apurka-apurka gainerakoetan ere goranzko joera hartu dute koronabirusaren kutsatze-datuek.

Eskualdean, 40

Hona hemen eguenetik atzo arteko datuak, herriz herri:

  • Eibar   14         338,50
  • Elgoibar  7     337,95
  • Mendaro 4     189,13
  • Deba      7        586,83
  • Mutriku     5     338,73
  • Soraluze    3     176,14
  • Debabarrena 40

Eremu gorria

Bestalde, honako hauek dira eremu gorrian sartu diren EAEko udalerriak:

  • Agurain
  • Amorebieta-Etxano
  • Andoain
  • Balmaseda
  • Beasain
  • Bermeo
  • Deba
  • Durango
  • Gernika-Lumo
  • Lekeitio
  • Markina-Xemein
  • Muskiz
  • Orio
  • Tolosa
  • Villabona
  • Zumaia