2021. urteko lehen hitzordua izango du Irakurleen Klubak, bihar, martitzena. Ohi moduan, Jasone Osoro Elgoibarko idazleak gidatuko du literatura saioa, Danele Sarriugarte Mochales idazlearen Azala Erre liburua berbagai dutela.
Sinopsia
Hona hemen liburuaren sinopsia: Sare sozialen sasoian, ikuskizunaren gizarte post-industrialean, bi artista, Miren eta Jon, eta artea ulertzeko modu bi, talkan. Artistaren galderak XXI. mendearen aurrean: zenbat da obra eta zenbat artistaren marka? Zer gertatzen da pertsonaia guztiz jabetzen denean pertsonaz? Nola kudeatu arrakasta eta nola porrota? Adiskidetasuna eta inbidia, itxura eta itxurakeria, konpromisoa eta kontraesanak, sobreak eta txekeak: horiek guztiak dira Danele Sarriugarteren bigarren nobelaren ardatzak.