Zabalik, San Andreseraino

Erredakzioa 2021ko urt. 17a, 08:24

Seinalea, San Andresen.

Zabaldu dute mendirako errepidea, baina San Andreseraino bakarrik. Handik gora autoz jarraitzea debekatuta dago. Halaber, Ezoziko plazatik gora ere itxita segitzen du errepideak.

Atzo iluntzean jakinarazi zuenez, Udalak zabaldu du mendirako errepidea autoendako, baina bakarrik San Andres auzoraino.

San Andres baserriaren parean ipini dute seinalea, esanez handik aurrera bertako edo baimendutako ibilgailuak pasa daitezkeela bakarrik.

Ezozi auzotik gora, berriz, itxita segitzen du errepideak.

Joan den urtarrilaren 5ean itxi zuen Udalak mendirako bidea, elurretara joan ziren zenbait herritarren portaera zela-eta, landa-eremuko hainbat bizilagunen kexuak jaso eta gero.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.