300 zuhaitz-landara sartu dituzte Elgoibarren

Ubane Madera Zangitu 2021ko urt. 16a, 13:36

Goiz osoko jarduna egin eta 300 zuhaitz-landara sartu dituzte Elgoibarren gaur goizean, zapatua. Haritzak, urkiak, gereziondoak, makatzak, otso lizarrak eta gurbitzak landatu dituzte. 40 boluntariok parte hartu du bertako zuhaitzen aldeko ekimen horretan.

Eguraldia lagun izan dute Elgoibarren bertako zuhaitzak landatzera joan diren boluntarioek. Soraluzeko ordezkaritza ere izan da bertan, Baso Biziak elkartearen eskutik (talde argazkian).

Iker Aldazabal alkateak kontatu duenez, Lurgaia Fundazioko Jon Hidalgo adituak eman dizkie zuhaitzak landatzeko azalpenak.

Argazkiak: Iker Aldazabal.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.