Plazara bueltatzeko deia

Ubane Madera Zangitu 2021ko urt. 16a, 09:05

Urriaren 19an egin zuten azkeneko elkarretaratzea Plaza Berrian.

Soraluzeko Pentsiodunen Mugimenduak dei egin du atzera ere pentsio publiko duinen aldeko elkarretaratzeei berrekiteko. Astelehenerako, urtarrilaren 18rako egin dute hitzordua Plaza Berrian, 11:45ean. Urtarrilaren erdian izan da pentsio publiko duinen alde mobilizatzen hasi zireneko hirugarren urteurrena.

“Beharrezko segurtasun neurriak zainduta” egingo dute asteleheneko protesta ekitaldia. Euria egiten badu, berriz, Plaza Zaharreko karpapean elkartuko dira. 

Uda ostean, berriro ere hasi ziren pentsioen aldeko elkarretaratzeak egiten, Plaza Berrian. Baina SARS-CoV-2 koronabirusaren pandemiaren bilakaeraren aurrean, elkarretaratzeak etetea erabaki eta 2020ko urrian egin zuten azkena. Haren ondoren, kalean egindako azken mobilizazioa abenduaren 5eko manifestazioa izan zen. Bien bitartean eta harrezkero, Plaentxia.eus atariaren bitartez helarazi dituzte pentsioen aldeko asteroko aldarrikapenak.

Orain, berriro ere bueltatuko dira plazara. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.