Itxaropenako zuzendaritza berritzeko boluntario bila

Ubane Madera Zangitu 2021ko urt. 15a, 10:47

Dagoeneko urte berriari begira lanean hasita dago Itxaropena elkartea. Jakinarazi dutenez, besteak beste, Zuzendaritza Batzordeko lau kide ordezkatzea tokatzen da Batzar Nagusian. Elkarteko bazkideei hautagai izateko gonbidapena egin diete.

Laster izango den arren, oraindik ez dute zehaztu noiz egingo duten Itxaropena elkarteko aurtengo Batzar Nagusia. Baina jakinekoa da batzarrean, besteak beste, elkarteko Zuzendaritza Batzordea berritzea tokatzen dela, bertako lau kide ordezkatzea, hain justu.

Hori horrela, gaur egungo batzordeak elkarteko bazkide guztiei egin die hautagai moduan aurkezteko gonbidapena: “Inork ez du nahi gai horietan sartzea, baina esan beharra dago ez dela lan berezirik egin behar; hala ere, edozein laguntza ondo dator. Horregatik, zure burua aurkezteko ahalegin txiki bat egiteko eskatu dizugu”.

Non eman izena

Zalantzak izanez gero, izena eman nahi izanez gero edo informazio gehigarria eskuratu nahi ezkero, batzordeko kideekin harremanetan jar daiteke, bi bide erabilita; posta elektronikoa: itxaropena5@gmail.com edo facebook kontua: Itxaropena elkartea.

Gaur egun, honako kideek osatzen dute Zuzendaritza Batzordea: 

  • Angel Mari Catalan Zulaika
  • Elena Garaikoetxea Epelde
  • Maria Ines Tornos Zubizaqrreta
  • Maria Pilar Maiztegi Alberdi
  • J. Andres Txintxurreta Oregi
  • Nicolas Morillo Urionabarrenetxea
  • Mari Cruz Arizaga Oregi
  • Juan Ordax Toribio