Azken urteotan, urtarrilaren erdialde aldera proposatu izan du Udalak Aratusteetarako mozorro-gaia. Baina, aurten, ez da horrelakorik izango.
Abel Olaizola Kultura zinegotziak eman du azalpena: “Pandemia dela-eta, guk ezin dugu halakorik bultzatu, Aratusteen bueltan jendea elkartzen da taldean eta kalean eta ez dugu nahi beste herri batzuetan gertatu dena hemen gertatzea”, esan du Abel Olaizola Kultura zinegotziak.