Debabarreneko herri guztiak zabalik

Ubane Madera Zangitu 2021ko urt. 14a, 17:47

Gaur argitaratu du Osasun Sailak eremu gorrian sartu diren EAEko herriak. Soraluze zerrendatik kanpo dago eta baita Debabarrena eskualdeko gainerako herriak ere. Horrenbestez, eskualdearen barruan ez dago mugitzeko mugarik, ostalaritza zerbitzuek zabalik segituko dute eta talde kirola egin daiteke. 

Osasun Sailak horrela zehaztuta, azken 14 egunetan, 100.000 bizilaguneko kasu metatuen tasa 500etik pasatzean, eremu gorrian sartzen da herri bat, baita 5.000 biztanletik beherako herriak ere. Hori gertatzen denean, neurri murriztaileagoak aplikatzen dira herri horretan, harik eta kasu metatuen tasa jaitsi eta eremu gorritik atera arte: herri horren itxiera perimetrala, ostalaritza establezimenduen itxiera eta taldeko kirolen etetea.

Jaurlaritzak astelehenero eta eguenero argitaratuko du eremu gorrian sartu diren herrien zerrenda. Gaur egin du hori eta oraingoz, ez Soraluze eta ezta Debabarreneko bestelako udalerririk ere ez dago eremu gorrian sartuta. 

Lau herri eremu laranjan

Koronabirusaren datuei dagokienez, astelehenetik atzora arte Soraluzen positibo bakarra atzeman dute. Eskualdeari begiratuta, berriz, Deba eremu gorrian sartzeko puntuan dago. Osterantzean, beste hiru herri laranja kolorean daude, Soraluze hori kolorean eta Mendarok ez du kasu bat bera ere.   

Hona hemen datuak herriz herri. Ezkerreko zifra da dektatutako positiboak eta eskumakoa da kasu metatuen tasa.

  • Deba 4                        476,80
  • Eibar 24                      342,14
  • Elgoibar 5                   363,95
  • Mendaro 0                 0
  • Mutriku 5                   301,09
  • Soraluze 1                 125,82
  • Debabarrena 39

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.