Kejak eta eskarixak

Edukiontziak lekuz aldatuta, zebrabidearen ikusgarritasuna bermatuz

Ubane Madera Zangitu 2021ko urt. 14a, 09:20

Estaziñoko zebrabideko edukiontziak.

Atzo, eguaztena, lekuz mugitu zituzten Estaziñoko edukiontziak eta bertako zebrabidetik urrunago ipini. Hartara, dagoeneko ez dute eragozten zebrabidearen erabiltzaileen ikusgarritasuna. 

Joan den astean, kexa bidali zuen herritar batek zebrabidearen pasoa eragozten zuen txarto aparkatutako furgoneta baten berri emanez eta beste herritar batek kexa horri edukiontzien kokapen desegokiaren gaineko beste kexa bat gehitu zuen.

Esandako moduan, gaur, edukiontziak birkokatuta zeuden eta joan den astetik ez da egon bertan txarto aparkatutako ibilgailurik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.