Fernando Rodriguez: "Gustuko dut udaltzain lanbidea, jendeari laguntzea gustatzen zait"

Ubane Madera Zangitu 2021ko urt. 13a, 12:06

Fernando Rodriguez udaltzaina.

Fernando Rodriguez Prado (Portugalete, 1988) herriko udaltzain berria da. Astelehenean hasi zen lanean, ordezkapena egiten, udaltzainen lan-poltsan izena emanda baitu. Kontatu du, besteak beste, domekan egon zela lehen aldiz Soraluzen.

- Lehenagotik zara udaltzain?
- Orain dela gutxira arte Etxebarrin egon naiz, udaltzain bezala, bost hilabetez. Soraluzekoa da udaltzain moduan dudan bigarren lanpostua.
- Udaltzain izan aurretik, zertan jardun duzu?
- Denetik egin dut. Azkeneko lanpostua biltegi batean izan nuen. Bestalde, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza ikasketak ditut. 
- Hortaz, zelatan udaltzain?
- Lan hau gustuko dut. Lagun batzuk ditut udaltzain eta diote lanbide ona dela. Horrez gainera, jendearekin egotea-eta gustuko dut, jendearekin harremanak izatea eta laguntza ematea.  
- Udaltzain edo ertzain?
- Nahiago dut udaltzain. Baina ertzain lanpostua ateraz gero, ertzain.
- Ezagutzen zenuen Soraluze?
- Ez, igandean etorri nintzen neska-lagunarekin, ezagutzeko. Denbora behar dut hobeto ezagutzeko. Baina lehen inpresioa ona da, jendea jatorra eta gertukoa da. Inguruko herrien artean, Ermuan egonda nago bakarrik. 
- Zure herriarekin konparatzen, txiki geratuko zaizu Soraluze, ala?
- Bai. Gainera hemen guztiok ezagutzen duzue elkar. Niretzat hori, hasieran, arraroa da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.