Gaur bukatuko dituzte lanak

Ubane Madera Zangitu 2021ko urt. 13a, 10:57
Langileak baldosak ipintzen, gaur goizean.

Atzo, martitzena, hasi ziren kiroldegi ondoan falta ziren baldosak ipintzen. Langileek jakinarazi dutenez, gaur bertan bukatuko dituzte lanak.

Berez, Errabal kalearen urbanizazio lanen barruan, kiroldegiaren kanpoko aldeko espaloi zati hori ere berritzekoa zen.

2019ko ekainean bukatu zituzten Errabaleko lanak. Baina kiroldegia handitzeko obrak tarteko, espaloi zati horren baldosak ipintzeke laga zituzten, harik eta kiroldegiko obrak bukatu arte.

Kiroldegikoak bukatuta, atzo hasi ziren espaloian falta ziren baldosak ipintzen eta gaur bukatuko dituzte lanak.