Guztira, 21 umerendako lekua dago Haurreskolan, beraz, nahiz eta gaur, urtarrilaren 13, bukatu aurtengo ikasturterako izena emateko epea, lekua dagoen bitartean, nahi edo komeni denean eman daiteke izena, hemendik uda bitartean Haurreskolara joan ahal izateko.
“Normalean urte hasieran ez da ume berririk etortzen; deialdi hau izaten da, batik bat, lan-jardunean edo bestela aldaketaren bat izan duten familiei begira zerbitzua eskaintzeko. Ikasturte berrirako deialdian, maiatzean, hor bai egoten dira izen-emate berriak”, esplikatu dute Haurreskolatik.