Leku-izenak II

Ubane Madera Zangitu 2021ko urt. 17a, 10:05
Txurrukeneko iturria.

Arragaraikoa kalea, Arkaitzeta parkea eta Arantzazuko Ama plaza ezagutzeko aukera eskaintzen du gaurkoan Sorapediako ataltxo honek. Bitxikeria moduan, hiru lekuek iturri bana dute eta batek, Txurrukeneko iturriak kontakizun kuriosoa.

Arantzazuko Ama plazak iturria ere badu, Txurrukeneko iturria. Brontzezko txorrot ederra zuen, baina XX mende hasieran Bergarako laguntalde batek apurtu zuen. Kontakizun osoa du jasota Sorapediak.

Txurrukeneko beheko parkearen izena, berriz, ez da oso ezaguna: Arkaitzeta parkea. Ibaian dauden Arkaitzeta edo Aizkorak izeneko harkaitzetatik datorkio izena. Bestalde, erreka pasatzen da parkearen azpiko aldetik, Orroaga erreka. 

Arragaraikoa kalea edo Arraikua leku berberak dira.