Kejak eta eskarixak

Eskolarako sarreran, ordezko “udaltzaina”

Ubane Madera Zangitu 2021ko urt. 12a, 09:47

Herritarra zirkulazioa bideratzen.

Joan den astean zein aste honetan, kexuak helarazi dituzte herritar banak, eskolako sarrera-irteera orduetan, sarri, ez delako udaltzainik “egoten” edo haiek “berandu ailegatzen” direlako zirkulazioa bideratzera. 

Gaur, adibidez, herritar bat ibili da, tarte batez behintzat, autoak zebra-bidearen aurrean geldiarazten, ikasleek errepidea seguru zeharkatu ahal izateko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.