Espaloiko baldosak ipiniko dituzte

Ubane Madera Zangitu 2021ko urt. 12a, 09:22

Makina hondeatzailea kiroldegiaren kanpoko aldean, gaur.

Gaur, martitzena, kiroldegi ondoko espaloi zatiko baldosak ipintzeko obrak egingo ditu Artzamendi enpresak. Espaloi zati hori bukatzeke laga zuten Errabal kaleko obrak egin zirenean eta gaur bukatuko dute.

Kiroldegiko obrak egin behar zirenean, instalazio kanpoko espaloi zati bat hormigonatu egin zuten, kiroldegirako materiala-eta bertan lagatzeko. Gaur, martitzena, espaloi zati horretako baldosak ipintzen bukatuko du Artzamendi enpresak, Errabal kaleko lanak egin zituen enpresak, alegia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.