Asteburu honetan, iragarritakoa baino askoz elur gutxiago egin du, gurean behintzat. Hala ere, joan den asteburutik daude zurituta inguruko bazterrak eta elurraz gozatzeko aprobetxatu dute askok, besteak beste, argazki ederrak ateratzen. Segidako bilduman daude jasota honako herritarrek helarazitako erretratuak: Mikel Valero, Angel Garcia, Lorea de Castro, Iagoba Zubiaurre eta Julian Ezenarro.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.