Odol-ateratzeen egutegi berria

Ubane Madera Zangitu 2021ko urt. 11a, 09:26

2020ko azaroko odol ateratzea.

Datorren barikuan, urtarrilaren 22an egingo dute aurtengo lehen odol ateratzea. COVID-19 dela-eta, berritasunekin dator funtzionamendua, izan ere, odola ematera joateko hitzordua eskatu beharko da, egunean bertan: 943 00 78 84.

Jende pilatzeak saihesteko helburuarekin ezarriko dute hitzordu sistema odol ateratzeak egiteko. Egunean bertan eskatu behar da txanda, 08:30etik 13:30era bitartean: 943 00 78 84. 

Egunak

Egutegiari dagokionez, honakoak dira ezarritako egunak:

Urtarrilaren 22
Martxoaren 26
Maiatzaren 21
Uztailaren 23
Irailaren 24an 
Azaroaren 26

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.