60 gatz-zaku gertu, biharko

Ubane Madera Zangitu 2021ko urt. 8a, 11:32
Soraluze elurtuta, joan den asteburuan.

Biharko eguraldi-iragarpena dela-eta, Udal lan-taldeak 60 gatz-zaku laga ditu herriko 14 puntutan, kalean zein landa-gunean. Izan ere, Euskalmeten arabera, “negu gordineko eguraldia” dator eta “prezipitazioak elur moduan izango dira ia denean; elur-kota 0-200 metro artean” kokatuko da. Mendirako bideek itxita segituko dute ibilgailuendako.

 

Euskalmeten iragarpenaren arabera, bihar, zapatua, “litekeena da kostaldean ere elurra egitea, bereziki Gipuzkoan”. Hori horrela, Udalak gatz-zakuak laga ditu herriko 14 puntutan, edozeinek beharra badu, gatza erabil dezan.

Horrez aparte, gogora ekarri du mendirako bideak itxita daudela ibilgailuendako. Ezin da autoz igo Keixetako errekatik gora eta Ezoziko plazatik gora, baldin eta ez badira bertako bizilagunak edo baimendutako ibilgailuak.

Gatz zakuak non

Herriko honako puntuetan daude zakuak:  

Beti jaiko aldapan Errekalde 24. Zenbakian
Irure Auzoa ( Salon baserriko igoeran) 
Zaharren Egoitzako aldapan
Udaltzaingoan
Sagar Errekan (Ernizketa baserriko bidegurutzean)
Irure auzoa ( Tornilleia Placencia alboan dagoen edukiontzi berdearen alboan)
Ezozibideko Biribilgunean ( Edukiontzi isleta alboan)
Gaboltas 21ko aldapan. Zebra bide aboan)
Ezozi 30zenbakiko  parean 
Ezoziko Ermitan 
Zeletako aldapan
San Andreseko ermitan
Txurrukako bidegurutzean ( Edukiontzi isleta alboan) 
Olean( Agarrebuluko Baserrirako bide alboan)