Leku-izenak I

Ubane Madera Zangitu 2021ko urt. 10a, 09:05

Aginaga-Maltzaga industrialdea.

2020an, Sorapediaren eskutik, domekero herriko efemerideak ekarri dira gogora Plaentxia.eus atarian. Urte osoko efemerideen errepasoa eginda, berriz, 2021eko lehen seihilekoan, Sorapediaren eskuari eutsita segitu eta herriko leku-izenak errepasatuko dira domekero. Igande bakoitzeko hiru leku-izen, alfabetikoki ordenatuta. Gaurko leku-izenetako bat da Aldeta, askorendako sekula entzun bako izena.

Leku-izenei buruzko sail honen estreinaldirako, bi industrialde eta kalexka baten izenen jatorrien berri jaso da Sorapediatik. 

Lehen industrialdeak hiru izen ditu: Amillaga, Agate edo Ansola industrialdea. 

Bigarren industrialdeari, berriz, Agiña-Maltza baserritik datorkio izena. Gabilondo industrialdea ere esaten zaio.

Azkenik, Aldeta edo Goikokaleta Plaza Berriko goiko aldean hasi eta Plaza Zaharrean bukatzen da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.