Lau kontratazio berri, Udalean

Ubane Madera Zangitu 2021ko urt. 7a, 12:02

Udalbatzarra abenduko osoko bilkuran.

Lanbiderekin duen hitzarmenari esker, Soraluzeko Udalak lau lagun kontratatu zituen urtea bukatu baino lehen: hiru langile udal brigadarako eta Ingurumen teknikaria. Azken lanpostu horri dagokionez, aipagarria da 2020an Udalak ez zuela Ingurumen teknikaririk kontratatu.

Lanbidek enplegua eta tokiko garapena sustatzeko diruz laguntzen dituen proiektuak exekutatzeko, Elgoibar, Soraluze, Mendaro, Deba eta Mutrikuko Udalen artean egiten den gestioari dagokion hitzarmena berritzea onartu zuen herriko udalbatzarrak azkeneko osokoan, abendukoan.  

Lankidetza hitzarmen horri esker, lau kontratazio berri egin ahal izan ditu Soraluzeko Udalak: hiru langile udal brigadarako, sei hilabeterako eta jardun erdira; eta Ingurumen teknikaria, hori ere sei hilabeterako baina jardun erdira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.