Abenduaren 9an eta abenduaren 16an egin zituzten grabazioak Fernan Oregiren laguntzarekin, Arhats Rekondoren, Nagore Sanzen eta Domentx Uzinen zuzendaritzapean.
Musika Tantak ekimenaren bitartez, musika eskolako ikasleek eta irakasleek ikasturtearen lehen hiruhilekoan egin dutenaren mostra bat partekatu nahi dute gurasoekin eta gainerako herrikideekin. “Ahalegina izan da, baina uste dugu merezi duela; ahal den neurrian, gauzak egiten jarraituko dugu, musika eta kultura bultzatzen, bizi dugun egoerari bizipoz pixka bat eman nahian”.
Adibidez, albistearen bideoan, txelo taldeak Monty Pythonen Brianen Bizitza pelikulako Always look on the bright side of life kantua interpretatu zuen.
(Albisteari atxikita daude Musika Tantak ekimeneko beste sei bideo)