Langabezia, martxoko berbera

Ubane Madera Zangitu 2021ko urt. 5a, 11:31

Zubi Nagusia gaur, martitzena.

Aurtengo martxoko langabezia tasa berberarekin bukatu da 2020. urtea: %13,82. Bestela esanda, 259 langabe kontabilizatu dituzte Soraluzen. Pandemiaren hasierako datura bueltatu da, bada, langabezia datua, uztailean %16,17ra ailegatu ondoren.

Martxoan hartu zuen gorako bidea langabeziak eta uztailera arte etengabe segitu zuen gorantz. Baina, hortik aurrera, jaisten hasi zen eta joerari eutsi egin dio urtea amaitu arte. 

Eskualdeari erreparatuta, antzera gertatu da bertako udalerrietan: martxoarekiko behera egin du Eibarren, gora Deban eta berdin geratu da, adibidez, Mendaron.

Hona hemen datuak, herriz herri:

  • Eibar    1.662  %13,05
  • Elgoibar  510   %9,22    
  • Mendaro   82   %8,29
  • Deba       211    %7,92
  • Mutriku    254    %9,35  
  • Soraluze  259    %13,82
  • Debabarrena 2.978   %11,26

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.