Abian da elurrari aurre egiteko protokoloa

Erredakzioa 2021ko urt. 4a, 10:06

Zapatuko elurtearekin batera, elurrari aurre egiteko protokoloa aktibatu zuen Soraluzeko Udalak. Debemeneko traktoreari elurra kentzeko pala ipini zioten eta hura mendi inguretako auzoetan zein kalean dabil, behar den lekuetan garbiketa-lanak egiten.

Horrez gainera, zapatuan, suhiltzaileak ere ibili ziren mendi inguruak ikuskatzen, elurra pilatuta zegoen lekuetan hura kentzeko.

Suhiltzaileez aparte, herritar ugari ere ibili da asteburuan mendian, elurraz gozatzen.

Euskalmeten arabera, gainera, oraindik izango da jolasean segitzeko aukera. Gaur ere negu giroa izango da eta dagoeneko 400 metro inguruan ari da elurra botatzen.

Argazkiak: Ander Pastoriza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.