Koronabirusa

Mesedeetako egoitzakoek txertoa hartu dute

Ubane Madera Zangitu 2020ko abe. 31a, 17:50

Mesedeetako langile bat txertoa hartzen.

Gaur, eguena, COVID-19 koronabirusaren kontrako Pfizer txertoa ipini diete Mesedeetako egoitzako egoiliarrei eta hainbat langileri. Bigarren dosia urtarrilaren 21ean jarriko diete.   

Mendaroko osasun langileek ipini diete txertoa egoitzakoei. Egoiliar guztiek hartu dute, "guztiek zuten argi hartu nahi zutela", kontatu dute egoitzatik. Langileen artean, berriz, 41 langilek hartu dute baina bederatzik ez; bik ezin dutelako eta beste zazpik ez hartzea erabaki dutelako.  Txertoa hartu dutenei, urtarrilaren 21ean ipiniko diete bigarren dosia. 

Egoitzatik jakinrazi dutenez, txertoa hartu arren, oraingoz, neurri berberak aplikatzen segituko dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.