Hilabetetan, lau lapurreta

Ubane Madera Zangitu 2020ko abe. 30a, 15:40

Azaroaren 25etik abenduaren 23ra bitartean, lau lapurreta egin dituzte herrian. Hiru mendi inguruan izan dira eta laugarrena, berriz, industrialdean.

Mendi inguruko lapurretei dagokienez, azkena abenduaren 23an izan zen. Karakaten aparkatuta zegoen auto bateko kristala apurtu eta barruan zegoen diru-zorroa lapurtu zuten.

Abenduaren 11n, berriz, sistema bera erabilita ibilgailu barruan zeramana lapurtu zuten Sagar Errekan aparkatuta zegoen auto batean.

Bestalde, abenduaren 15ean, Mendiola Industrialdeko biltegi batean barruko produktuak lapurtu zituzten, aperitibo-biltegi batean, alegia.

Azkenik, joan den azaroaren 11n, San Andres eta Urkia Zelai arteko txabola batean egin zuten lapurreta, txabolako jabea belarra mozten ziharduela. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.