Sei lehiakide Gabonetako apaingarrien lehiaketan

Ubane Madera Zangitu 2020ko abe. 30a, 09:09
Iker Aldazabal alkatea Nerea Gabilondori saria ematen, iaz.

Dagoeneko itxita dago Gabonetako Motiboekin Apaindutako Balkoi eta Leihoen lehiaketan izena emateko epea. Azkenean, sei lagun animatu dira parte hartzera. Orain, epaimahaiak urtarrilaren 3ra bitarteko, domekara bitarteko epea dauka lehiakideen balkoiak eta leihoak ikuskatzeko. Sari banaketa astelehenean egingo dute.

Aurten, laugarren aldia du Gabonetako Motiboekin Apaindutako Balkoi eta Leihoen lehiaketak. Iaz baino lehiakide batek gutxiagok eman du izena, seik, guztira.

Datozen egunotan ikuskatuko ditu epaimahaiak haien apainketak, honako irizpideen arabera baloratzeko: jasangarritasuna, materialen berrerabilpena, originaltasuna, apainketaren kalitatea, armonia eta diseinua.

Ondoren, urtarrilaren 4an, astelehena, jakinaraziko dute zein izan den aurtengo sariduna, 12:30ean, Plaza Berrian. Hari 100 euroko saria emango diote. Iaz, Nerea Gabilondok irabazi zuen.